2017/10/19

BIRZIKLAPENA, KONTSUMO ARDURATSUA ETA ELKARTASUNA


Ikastolaren egunerokoan ingurugiroa zaintzeko eta kontsumo arduratsuaua sustatzeko, hausnarketa, jarduera eta ekimen ugari egin ohi ditugu. Hauen artean, garrantzia handia du birziklatzeak eta honekiko kontzientzia sortzeak. 

Horregatik, aurten, Ikastolaren eguneroko bizitzan ohiko gaiak (beira, plastikoa eta papera-kartoia) birziklatzeaz gain, eduki-ontzi marroien bidez hondakin organikoak bereizten hasi gara.
Gainera, Ikastolako sarreran, ohiko birziklatze-gunea mantentzen dugu, bertan, pilak, CD-DVDak, tinta-kartutxoak eta tapoiak biltzeko.

Kontuan izan behar dugu ere, bai tapoien bilketa bai mugikorren bilketa xede solidarioekin egiten ditugula.


Azkenik, argi-indarraren eta uraren kontsumo arduratsua bermatzeko ere lanean darraigu. Guzti honetarako hezkuntza-komunitate osoaren konpromisoa zein parte hartzea ezinbestekoak direlarik.


iruzkinik ez: