2013/01/23

ARTIGASEKO ZABORTEGIRA IRTEERA


Pasa den urtarrilaren 15 eta 17an DBH 2.mailako ikasleak Artigaseko Zabortegira joan ziren. Artigas, Alonsotegin dago, Arraiz mendiaren magalean.

Artigaseko zabortegian Bilbo Handiko zaborrak biltzen dira. Egunero 500 tona zabor iristen dira bertara.

 

  Irteera hau, hondakinen inguruan oinarritzen den jardueran datza, eta ikasleei hondakinen kudeaketarako egokitutako azpiegituren berri emateaz gain, beraiengan ingurumenarekiko errespetuzko jarrera bultzatu nahi du. Ekintza, hondakin biltegira bisita eta ingurumen gelako ekintzez osaturik egon da.

Hona hemen bisitaldiaren argazki batzuk:





























GALINDOKO HONDAKIN UREN ARAZTEGIRA IRTEERA


1979an, Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoak Bilbao Metropolitarraren Osoko Saneamendu Plana jarri zuen abian. Euskal Autonomia Erkidegoan aurrera eramandako ingurumen proiekturik garrantzitsuena izan da, 1.000 milioi euroko inbertsioarekin.

Europar batasunak hondakin uren tratamenduari buruz ezarritako eskakizunak betetzeaz gain, Planari esker, gure errekak, itsasadarra eta hondartzak berreskuratu egin dira ingurumen aldetik, herritarrek horietaz goza dezaten.

Guztira, etxe eta industrietako hondakin urak jasotzen dituzten kolektore eta etengailuz osatutako 300 kilometro dira, eta ibai-azpiko gurutzegune bik Galindora eramaten dituzte Eskuinaldeko ur zikinak. Ur Partzuergoak azken urteotan egin duen saneamenduko obrarik handiena Sestaon dago: Galindoko Hondakin Uren Araztegia da.

1985ean hasi zen eraikitzen, eta funtsezko instalazioa izan da ingurumena hobetzeko orduan. 1990etik, urte hartan amaitu baitziren lanak, 350.000 metro kubiko inguru arazten dira egunean, baina hondakin urak bigarren mailako plantetan ere tratatzen dira.


Artxandape Ikastolako DBH1eko ikasleak bertan egon ziren pasa den urtarrilaren 15 eta 17an, urak nola arazten dituzten ikusten. Hona hemen irteerako hainbat argazki: