2013/05/09

BILBOKO ESKOLA ARTEKO FOROA

Agenda 21eko sarean gauden Bilboko ikastetxeak, urtero bezala, Eskola Arteko Foroan parte hartu dugu.
Gure ikastolatik, Unai Garma eta Andrea Gonzalo bozeramaleak izan dira. Bertan, aurtengo gaiari buruzko lanak komentatzeko aukera izan dute.



2013/05/02

IBAIALDE erakusketa.

Apirilaren 18tik 25era, Ibaialde erakusketa izan dugu ikastolako sarreran. Erakusketak euskal ibaiei buruzko  informazioa  (kutsadura,biodibertsitatea...)10 paneletan aztertzeko aukera eman digu. Ikasleek taldeka, informazioa behatu eta gelan  amankomunean jarri dute.