2013/05/09

BILBOKO ESKOLA ARTEKO FOROA

Agenda 21eko sarean gauden Bilboko ikastetxeak, urtero bezala, Eskola Arteko Foroan parte hartu dugu.
Gure ikastolatik, Unai Garma eta Andrea Gonzalo bozeramaleak izan dira. Bertan, aurtengo gaiari buruzko lanak komentatzeko aukera izan dute.



2013/05/02

IBAIALDE erakusketa.

Apirilaren 18tik 25era, Ibaialde erakusketa izan dugu ikastolako sarreran. Erakusketak euskal ibaiei buruzko  informazioa  (kutsadura,biodibertsitatea...)10 paneletan aztertzeko aukera eman digu. Ikasleek taldeka, informazioa behatu eta gelan  amankomunean jarri dute.


















2013/04/25

TXIRRINDULA TAILERRA

Agenda 21ekin lotuta DBHko ikasleentzat zuzendutako oinarrizko ikastaro mekanikoa martxan ipini dugu.
Klase hauen zergatiak ondokoak dira:
   -Segurtasunagatik (zulatu bat konpontzen, katea olioztatzen, frenoak doitzen eta beste zenbait kontu txiki ikastea, ezustekoak ez izaten laguntzen dizu).
   -Bizikletaren mekanikaren mundua murgiltzea erraza eta dibertigarria delako.
   -Ekonimiagatik (norberak konpontzea tailerrera eramatea baino merkeagoa delako).
   -Bizikleta balkoitik ateratzea, bizikletarentzako, ingurumenarentzako eta zeure osasunerako ona delako.
Hona hemen argazki batzuk.

















2013/02/07

BIZIKLETENTZAT APARKALEKUA
 
Mugikortasun jasangarriarekin lotuta, ikastolak proiektu berri bat aurrera eraman du: Ikastolan bizikletentzat aparkalekua jartzea. Honela, ikastolatik urruti bizi zaretenoi, bizikletaz etortzeko gonbidapena luzatzen dizuegu.

 

2013/02/06

AGENDA 21EKO URTEKO ORDEZKARIEN BATZARRA

Pasa den urtarrilaren 31n Agenda 21eko batzarra egin genuen. Bertan, LH5 eta 6, DBH 4 mailetako ordeazkariak, ikastolako zuzendaria, prozesu honetako irakasleak, eta guraso elkarteko bi partaide egon ginen.

Aurtengo gaia "Mugikortasun jasangarria" da, eta orain arte eta hemendik aurrera egingo ditugun ekintzen inguruan hitz egiten egon ginen. Era berean, taldetan banatuta lanean egon ginen gaiarekin lotuta ikastolak egin ditzakeen ekintzak aztertzeko eta posible den neurrian, aurrera eramateko.

Hona hemen batzarreko argazki batzuk:









                                     

2013/01/23

ARTIGASEKO ZABORTEGIRA IRTEERA


Pasa den urtarrilaren 15 eta 17an DBH 2.mailako ikasleak Artigaseko Zabortegira joan ziren. Artigas, Alonsotegin dago, Arraiz mendiaren magalean.

Artigaseko zabortegian Bilbo Handiko zaborrak biltzen dira. Egunero 500 tona zabor iristen dira bertara.

 

  Irteera hau, hondakinen inguruan oinarritzen den jardueran datza, eta ikasleei hondakinen kudeaketarako egokitutako azpiegituren berri emateaz gain, beraiengan ingurumenarekiko errespetuzko jarrera bultzatu nahi du. Ekintza, hondakin biltegira bisita eta ingurumen gelako ekintzez osaturik egon da.

Hona hemen bisitaldiaren argazki batzuk: