2014/12/31

URTE BERRIRAKO 10 EKOERRONKA

Kaixo lagun, har kontuan har itzazu urte berrirako honako 10 ekoerronkak:

Eta ez ahaztu:

2014/11/26

BIOANIZTASUNA

Ikasturte honetan lantzeko gaia BIOANIZTASUNA da.
Zer da bioaniztasuna? BIO (bizitza) + ANIZTASUNA (barietatea, dibertsitatea)
Ikus ezazu bideo hau hobeto ulertzeko:

2014/06/06

BILBOKO ESKOLA-ARTEKO AGENDA21 UDAL FOROA

Gaur, ekainak 6, ospatu da Bilboko eskola-arteko Agenda21 udal foroa. Hori dela-eta, 5. mailako Iñigo eta Maider izan ditugu ikastola ordezkatzen. Bertan pleno berezi bat gauzatu da, bereziki ikasleen balorazio, gogoeta, hausnarketa eta konpromisoak isladatuz.

Hoy, 6 de junio, ha tenido lugar en el ayuntamiento el foro municipal inter-escolar de Agenda 21. Por ello, Iñigo y Maider (5º EP) han estado en el evento en representación de la ikastola. Allí se ha celebrado un pleno extraordinario en el cual se han reflejado pensamientos, reflexiones y compromisos de los/as alumnos/as.

ARGAZKIAK / FOTOS

2014/04/11

BIRZIKLARTE

2013-2014 ikasturtean Ikastola mailan "Birziklarte" txapelketa antolatu egin dugu. Kurtso guztiek parte hartu dute eta primerako lanak egin dituzte. Hona hemen egindako lanen eta saridunen bideoak.



2014/03/10

ARTIGAS

ARTIGASEKO ZABORTEGIRA IRTEERA


Pasa den otsailaren 25 eta 27an DBH 2.mailako ikasleak Artigaseko Zabortegira joan ziren. Artigas, Alonsotegin dago, Arraiz mendiaren magalean.

Artigaseko zabortegian Bilbo Handiko zaborrak biltzen dira. Egunero 500 tona zabor iristen dira bertara.

 

  Irteera hau, hondakinen inguruan oinarritzen den jardueran datza, eta ikasleei hondakinen kudeaketarako egokitutako azpiegituren berri emateaz gain, beraiengan ingurumenarekiko errespetuzko jarrera bultzatu nahi du. Ekintza, hondakin biltegira bisita eta ingurumen gelako ekintzez osaturik egon da.

Hona hemen bisitaldiaren argazki batzuk: