Aurten ere, ingurumena zaintzeko ekintzak bultzatzen darraigu. Igande honetan Klima Aldaketaren Nazioarteko Eguna denez, gure ekarpena egin nahi dugu. Gure ikas komunitatea aldaketa klimatikoa geldiarazi eta bizimodu jasangarri bat izateko motibatzeko asmoarekin, hemen daukazue Kantu Kolorek egindako bideoa.
ARTXANDAPE AGENDA 21
2021/10/20
Klima aldaketaren Nazioarteko Eguna
2021/05/06
ESKOLARTEKO FOROA
2021/05/05
EUSKAL CONFINT-A
2021/05/04
2021/04/29
BIRZIKLAON
2021/04/27
EUSKAL CONFINT-A
Aldaketa klimatikoaren eragile eta ondorien inguruko hausnarketa sakona egin eta gero DBH 2. mailako ikasleek etorkizunari begira proposamen desberdinak zehaztu dituzte egoera hobetu nahian.
Datorren asteazkenean, maiatzaren 5ean, Euskal Confint-ean parte hartuko dugu, Artxandape ikastolak beste hainbat ikastetxeetako ikasleekin elkarlanean gazteek hartutako konpromisoak helarazi ahal izateko.
Hemen DBH 2.mailakoek prestatutako bideo laburra.
Tras una reflexión en torno a las causas y consecuencias del cambio climático, l@s alumn@s de 2º de E.S.O. han concretado varias propuestas con el fin de mejorar la situación actual.
El próximo miércoles, 5 de mayo, participaremos en el Confint de Euskadi para dar a conocer los compromisos que adoptarán l@s jóvenes tras compartir sus experiencias.
He aquí el vídeo que han preparado l@s alumn@s de 2º de E.S.O.
2021/04/20
HEZEGUNEEN MUNDU-MAILAKO EGUNAUrtero bezala, Urdaibai Bird Center-etik, gaur, otsailak 2, Hezeguneen Mundu-mailako Eguna ospatuko dute.
Emanaldia arratsaldeko 16: 30ean hasiko da hurrengo estekan: http://www.birdcenter.org/es/ |
2021/03/03
BIRZIKLATZEN DARRAIGU!!
Ezaguna da Artxandape ikas komunitateak ingurumena zaintzearekin duen konpromisoa eta bai ikastolan zein etxeetan ere hondakinak sailkatzeko edukiontzi desberdinak erabiltzen ohituta gaude.
Ahalik eta hondakin organiko gehien birziklatu ahal izateko Bilboko Udalak aldaketa batzuk egin ditu, hona hemen azalpen bideo laburtxo bat.
Guztion artean etorkizun berdeago bat eraikitzen!!
¡SEGUIMOS RECICLANDO!
La comunidad educativa qué forma Artxandape está totalmente comprometida en el cuidado del medio ambiente para lo qué tanto en la ikastola como en casa realizan una recogida selectiva de residuos.
Con el fin de reciclar el mayor número de residuos orgánicos posibles el Ayuntamiento de Bilbao ha realizado varias modificaciones en la recogida qué explica de manera muy simple en el siguiente vídeo.
Clasificando residuos orgánicos
¡Por un futuro más verde!
2020/11/04
PLASTIKORIK GABE ASKOZ HOBE!
Dakizuenez, aurten iazko lelo berarekin jarraituko dugu (Plastikorik gabe askoz hobe!) eta hori oinarritzat, edukiontzi horian bota daitekeena argi izateko adibide batzuk erakutsiko dizkizuegu. Nire, zure, gure onerako, birzikla ezazu!
Este curso mantenemos el lema del año pasado (Plastikorik gabe askoz hobe!) para lo qué os animamos a reciclar siempre qué podáis. Tan importante como reciclar es hacerlo bien. Os enseñamos algunos ejemplos para el uso adecuado del contenedor amarillo.
2020/10/23
IDAZTEKO TRESNAK BIRZIKLATZEN
Ikastolako sarrerako birziklapen txokoan edukiontzi berria jarri dugu. Agortuta dauden idazteko tresnak(boligrafoak, errotulkiak...) jaso eta Terracyclek Bilbon duen jasotzeko puntura eramango dira birziklatu ahal izateko.
Contamos con un nuevo contenedor en nuestro txoko de reciclaje (junto a secretaría). Recogeremos material de escritura(boligrafos, rotuladores, correctores líquidos...) agotados y los llevaremos al punto de recogida que Terracycle tiene en Bilbao.